2011-04-27

WORDLE + TAGUL

Wordle eta Tagul programak aztertzen jardun dut, eta helburu bera dutela ikusi dut, hitzak erabiliz forma jakineko multzoa osatzea. Lanen eta aurkezpenen portadak egin litezke, zein karteletan erabiilgarri izan litezke.

Manifestua + Murala

Seigarren astea da eta azken ukituak ematen ari gara manifestuan, hasierako ideia gauzatzea lortu dugu!! Txukun geratu zaigula uste dut, nahiz eta txostena eskuz egiteak perfekzioa urrun xamar uzten duen. Pozik gaude emaitzarekin "Hezkuntzara bidaia" ia amaitu dugu eta islatuta geratu dira kontinente bakoitzean aipagarriak ziren alorrak. Hona hemen emaitza!!!!:



Murala ereegin dugu, gure manifestua laburbiltzea genuen helburu. Alegia, eskolatik ateratzean, hezkuntzaren bidaiaren gidariak gu geu izango garela irakasle gisa:

GLOGSTER

Glogster programa arakatzeko aukera izan dut, kartelak egiteko tresna sinplea da eta ikusleari elkarrekintza eskatzen diona, izan ere, bideoak testua, imaginak, mugimendua duten marrazkiak,... erabili ahal dira. Hementxe asmatutako dantza jardunaldi baten kartela, on egin!!

2011-04-26

Manifestua

Bosgarren astea da eta hurrengo astea dugu Aste Santuko oporrak hartuko dituguna. Honek esan nahi du manifestuan lan handia egin beharko dugula pentsatutakoa bete nahi badugu behintzat, baina, ari da forma hartzen, izan ere, ideia garbi izateak laguntzen baitu.



Bestalde, aipatzekoa da IKT lanarekin izandako ezustea, alegia, Prezin eginda geneukan aurkezpena, baina, irakasleak aurkezpenak hitzik eraman ezin zuela adierazi digu. Beraz, aurkezpena hasieratik egin beharrean gaude. VUVOXen hasi dugu aurkezpena berriz, amaieran nola geratu den erakutsiko dizuet.

Manifestua

Laugarren astean taldekidea den Eneritzek eta biok, gure manifestuaren izaera definitu dugu, plazaratu nahi genuen ideia, zein formatutan eta zein itxura izan beharko lukeen. Lan horri ekin diogu beraz, argazki, kolore, marrazki eta gure identitatearen bila arituz:


Honela, hezkuntzara bidaia egitea erabaki dugu, gure magisteritza eskolan egindako ikasketaren metafora gisa. Kontinenteak, gure irakasle prestaketan gehien eragin duten ikasgaiak izango dira eta bertatik goraipatu nahi genukeena xumeki eta batez ere bisualki adierazi nahi genuke orrialde bakoitzean. Ea lortzen dugun!!!

IKT lanaren aurkezpena

Laugarren astea dugu eta IKT lanaren aurkezpena prestatzen ari gara, Prezi programaren bidez. Ondorioei eman nahi izan diegu garrantzirik handiena, alegia, aztertzen saiatu garen horri, interneten erabilera gelan nolakoa den horri.

VUVOX

Hirugarren aste honetako asteazkenean beste talde batekin elkartu gara eta arakatutako programen berri eman diogu elkarri. Nik Google-k eskaintzen dituenaukerak azaldu dizkiot eta kideak Vuvox-ek eskaintzen duenaren aukera bat bistaratu dit. Hona hemen Vuvox-ekin egin daitekeenaren adibidea:

IKTren erabilera eskoletan-konparaketa

Hirugarren aste honetan talde lanean jarraitu dugu, taula batean eskola bakoitzaren ezaugarriak bildu ditugu eta batez ere IKT eta zehatzago interneten erabilera HHko gelan aztertu ditugu.
HHn egun IKTak beharrezkoak direla ondorioztatu dugu, baina, ez da nahikoa horien presentzia hutsa izatea, eskolako proiektuan txertatuta egotea beharrezkoa da. Honekin esan nahi dudana da, irakasleen prestakuntza, gai honekiko inplikazioa, IKT irakasteko ikerketa eta plangintza, praktikan jartzea eta honen ebaluazioa ezinbestekoak dira.
Honela, eskola desberdinetan interneten erabilera modu ezberdinean lantzen da, batean edukien osagarri gisa erabiltzen da, bestean beste eskolekin komunikabide gisa eta bestean blogaren bidez trebatzen dira sarearen erabileran.
Beste taldekide batekin lanak trukatu ere egin ditugu hobekuntzak eta ideiak elkartrukatzeko.
Hauxe da emaitza:
IKT lana

2011-04-25

IKT HHn beharrezkoa? Zein trataera dute eskolatan?

Bigarren aste honetan lehenengo lanari ekin diogu, lehenik taldea aurkitu eta lana planteatzea izan da, batez ere, eskolatan IKTri ematen zaion trataeraz aritu gara, gure eskolen arteko konparaketa horretan zentratzea erabaki dugu.
Hala ere, IKT HHn lantzeari buruz pentsatzen aritu naiz eta bilaketak ere egiten aritu naiz. Honakoak interesgariak iruditu zaizkit:

 -Jakingarriak aldizkariko monografiko bat da "Informazio eta komunikazio teknologia berriak hezkuntzan" du izena. Bertan, IKTen aplikazioa bere horretan ez dela nahikoa esaten da, irakasleen eta hezkuntzaren alor honetako iraultza bat beharrezkoa dela kalitateko IKTen erabilera irakatsi nahi bada. Baina, orohar, bertako autore gehienek positibotzat dute HHn hau lantzea, egungo errealitatean txertatuta dagoen mundu bat baita, ez paraleloa, bertan dagoena, denon hizkuntza bat dela esan liteke eta haurrek ama hizkuntza ikasten den bezala ikastea da helburua, egunerokoan ezinbestekoa den tresna gisa alegia.

http://www.mondragon.edu/files/aldizkariak-revistas/jakingarriak/pdf/Jakingarriak65.pdf

-IKTn erbileraren dekalogoa eskaintzen da ondorengo dokumentu honetan, IKTak nola irakatsi eta erabili behar diren azaltzen duena:


http://www.slideshare.net/alcazardesanjuan/declogo-uso-de-las-tic-en-educacin-presentation


-Hausnarketak ez ezik, Haur Hezkuntzan irakasle garenerako erabilgarri egingo zaigun web orrialdea topatu dut, ordenagailuan erabili litezken programak proposatzen ditu, IKT lantzeko baliabideak alegia, bota begirada bat ideiak behintzat har baikenitzake!!!:


http://usalasticinfantil.wordpress.com/

Aste honetako asteazkena aldiz, Google-k dituen zerbitzuetan arakatzeko baliatu dugu taldekide dudan Eneritzek eta biok, honela, norberak i-google bat sortu du, Picasako kontua ireki dugu, ezaguna genuen googledocs-eko xehetasunak ezagutu ditugu eta Naturreko ikasgairako jardueren nondik norakoak eztabaidatzeko Googlegroups-a sortu dugu, hona hemen googlek eskaintzen dituen aukeren direktorioa:

Irakasgaiaren aurkezpena

Lehenengo aste honetan Teknologia Berriak irakasgaiaren aurkezpenak eman du zeresanik. Batetik, ia gehienok aparatu hauen erabileran autodidaktak izanik ziurtasun handirik ezin eskaini dezakegula entzun da edo neronek pentsatu dut eta, bestalde, lanean hasi bitarte oso argi ez dugula izan egin beharrekoaren nondik norakoa.

IKT Haur Hezkuntzan da lehenengo lana, beraz. Planteatutako galdera ondorengoa: Benetan beharrezkoak al da IKTren erabilera sustatzea eta irakastea HHn?

Aipatu nahi nuke, iazko blogarekin izandako arazoa dela eta blog berriaren eraikuntzan atzerapen luze xamarra izan dudala. Izan ere, sarean nirekiko loturak ahalik eta gehien murrizten saiatzen naiz intimitatearen alde, honegatik iazko bloga aprobetxatzea zen nire intentzioa, baina arazoak eman dizkit. Bestalde ez dut aipatu gabe utzi nahi hasieran binaka egin beharreko bloga banakakoa bihurtu dela eta kideek ahoz aho zabaldu dutelako jabetu naiz honetaz.