0- Blogaren eraketan parte hartuko ez nuela uste izan dut, beti ere, errespetua eman izan baitidatelako honelako gauzek. Zer kontatu izango al dut, jendeak zein interes izan dezake nik kontatzen dudanarekiko, eta antzekoak, baina, egin egin dut eta nola gainera. Ikasi ahal izan dut, blog bat besteentzat baino gehiago norberarentzat dela baliagarri, izan ere, bai egindako lanari jarraipena emateko, ideiak antolatzeko eta borobiltzeko tresna paregabea bihurtu da. Gainera, norbaiti baliagarri bazaio ondo baino hobeto. Lorpen ikaragarria izan da, nire kabuz lortu baitut bloga eraikitzea eta horri garrantzia eman nahi izan diot, horregatik erabili ditut blogerako propio ateratako nik neuk egindako argazkiak. Argazkilaria naizen aldetik, besteren baten argazkiak erabilita argazkilaritzaren morala eta etika ez bainituen urratu nahi.
1- IKTren erabilera eskolatan aztertzeko aukera izan dugu, konparaketa moduan adierazi dugu, izan ere, eskola haurra garaiko gizartean modu autonomoan eta jarrera kritikoan jarduteko prestatu behar badu haurra, ezinbestekoa izango da egungo gizartean hain presente dagoen IKTen erabileran eskolak haurrak heztea. Zehazki, interneten erabilera gelan nolakoa den ere aztertzeko parada izan dugu, eta ikusi dugu zenbat modu, baliabide eta erritmo dauden sarea gelako jardueratan txertatzeko, horren adibide da baita ere, horretaz aritzeko egin dudan dokumentazio lana, hau da, HHn IKTren beharra badagoen ala ez neure buruari galdezka ibiliondoren, adituen iritziak beharrezkoak nituela konturatu nintzen.
IKTak eskolatan, adituen iritziak.
Honen ondoren, guk geure azterketari eutsi genion, gu praktiketan egondako eskolak konparatu genituen, eta ohartu, eskola orotan IKTen presentzia gero eta nabariagoa dela, baina, era berean, alor berria izanik irakasle askorentzat, eta baita hezkuntzan bertan ere, konturatu gara irakasleen prestakuntza eta IKTen irakaspenen antolaketa pedagogiko eta didaktikoak behar beharrezkoak direla.
IKTen erabilera eskolatan azterketa.
Lan honekin bukatzeko aurkezpena prestatu genuen, aurkezpenak bisuala behar zuen izan eta irakasgaian zehar saltsan ibilitako tresna baten bidez egin genuen.
IKTen erabilera eskolatan, azterketaren aurkezpena.
2- Teknologia berriak ikasgaian erabilitako tresnei buruz egin nahi nuke bigarren gogoetatxoa, izan ere, herraminta asko eskuratu ez ezik Haur Hezkuntzako ikasketei azken begirada emateko eta irakaslearen eta gure geronen identitatea finkatzeko ere balio izan baitigu. Alde batetik beraz, internetek ematen dituen aukera anitzetara hurbiltzen saiatu gara, bakoitzak bere buruari ezarritako neurrietan gainera, hau da, norberak nahi izan duen tamainan barneratu da herraminta horietan, ez abilagoa izateagatik gehiago inplikatu da, ez, norberak bere buruari jarritako erronkaren araberakoak izan dira emaitzak, zenbat eta gehiago inplikatu eta saiatu orduan eta lan txukunagoak sortu dira. Azken batean, ezagutzen ez genituen tresna berrietara erreparorik gabe hurbiltzeko indarra eta ausardia lortu dugula deritzot, horren adibide garbia da denok, salbuespenik gabe, blog bat garatzeko gai izan garela,eta baita tresna horien bidez lehen egingo ez genituzkeen aurkezpen bereziak egin ditugula ere. Eta munduko azalpen guztiak soberan daudela iruditzen zait, saiakeren adibideak erakutsiz gero, hona hemen beraz, "interneteko tresnak" gisa etiketatu ditudan, irakasleak proposatutako tresnetatik nik egindako saiakerak eta hausnarketak:
3- Bestalde, aipatu dut irakasle baten identitateaz eta geureaz propioaz hausnartzen jardun dugula. Honela, gure manifestua egiteko orduan, gure identitatea nola definituko genuen erabakitzen ari ginela, identitatearen definitze hori prozesu baten araberakoa delakoan geunden taldekidea den Eneritz eta ni. Honela bada, geure irakasle identitatea hezkuntzara egin dugun bidaia honetan definitzen joan denikan, gure manifestua ere prozesu horren isla izan zedin nahi genuela erabaki genuen. Murala aldiz, prozesu horren adierazpenaren laburpena izatea nahi genuen. Hona hemen emaitza eta zenbait hausnarketa:
Manifestua eta Murala
Gelakoen manifetuak biltzen dituen manifestuen liburuxka ere sortu da, nabari da ideiak argi ditugula etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakasleok:
Manifestu orokorra
Zorte on irakasle berri horiei zuen laster hasiko den ibilbide berri horretan eta ondo-ondo izan guztioi.
YURIMA







