Sare sozialez aipamen txiki bat egin nahi nuke, izan ere, ia gogoz kontra ezagutu behar baitut interesik txikiena ere sortzen ez didan mundu hau. Ez dut inongo konturik ez Facebook, ez Tuenti, ez Twitter ezta antzekoren batean ere, hala ere, hauek ezagutzeko prest agertu naiz beti, izan ere, nahi ez izanda ere berria den zerbaiten inguruan iritzia izateko ezagutzea bezalakorik ez dagoela deritzot. Beraz, aztertu ditut ematen dituen aukerak, lagunenak eta anaiarenak ikusiz eta erabiliz, ikusi dut zenbateko dependentzia sortzen duten, eta ikusi dut ere, aurrez aurreko esparruan zail gertatzen diren jarrerak gainditu gabe sare sozialen esparruan ematen direla. Honela bada, ni ez nago horiek erabiltzearen alde, alegia, nik neronek ez ditut erabiltzen.
Baina, hemen aztertu nahi izan dudana da sare sozial horiek hezkuntzan daukaten erabilera, helburua, abantailak eta desabantailak. Ni hauen erabileraren alde ez banago ere, abantailak eta desabantaialk izan ditzakeela ulertzen baitut, gainera, erabilera hau erreala da, alegia, egunerokotasunean erabilia dela esan nahi dut.
Hona hemen hezkuntzan eman dakiokeen erabileraren abantailak azaltzen dituen aurkezpena:
Badira bestalde, abantailez gain desabantailak ere kontuan hartzen dituztenak, edo behintzat alderdi guztiak kontuan hartzen dituztenak, ondoren datorrenean bezala:
Azken batean, lehen esan bezala, sare sozialak eta internet errealitate bat izanik ezinbestekoa izango da irakasleek, ikasleek eta hezkuntzak berak hauek ezagutzea. Hauen erabilera egokia sustatu beharko da, horretarako IKTen irakaskuntza plangintza batean oinarritu beharko da eta irakasleen prestakuntza eskatuko du. Hone hemen HikHasiko artukulu bat, non profesional ezberdinekorain laburtutako ideiak planteatzen dituzten:
"Sare sozialak hezkuntzan. Alde batera utzi edo aukera baliatu"
http://www.hikhasi.com/artikulua/1675
No hay comentarios:
Publicar un comentario